Arbaso

  • Bezeroa / Partikularra
  • Urtea / 2020
  • Azalera / 63m²
  • Kokapena / Donostia
  • Argazkiak / Bade interiorismo

Oraingo honetan, Donostia erdialdean kokatutako etxebizitza baten eraberritze integrala egin dugu. Distribuzioa nahiko ondo zegoenez, aldaketa txiki baina garrantzitsu batzuk gauzatu dira espazioak bezero berrien bizitzara moldatzeko.

Logela nagusiko sarrera lekuz aldatu da horrela armario handi bat sortzeko, eta baita aldameneko estudioarekin komunikatzeko ere ate bikoitz baten bidez.

Sukaldearen kasuan, espazio itxi batetik ireki batera pasa da, jangelarekin hobeto komunikatuz eta argi naturala eta etxeko espazioen erabilera hobetuz.

Zenbait paretetan jatorrizko harria eta biga zein zutabeen egituraren egurra bistan utzi dira.

Altzari eta argiztapenaz ere arduratu gara, kalitatezko piezak aukeratu dira etxeari ikutu goxo eta dotore bat eskeintzeko.