Estudioa
Bade Donostian (Gipuzkoa) kokatua dagoen eta barne diseinua ardatz duen estudioa da, Cristina Sanchez eta Uxoa Elustondok sortua.
Denetariko berrikuntza lanak , barne diseinu eta dekorazioko proiektuak lantzen ditugu, etxebizitzetatik hasita, lokal komertzialak, bulegoak eta ostalaritzarekin zerikusia duten proiektuak, beste arloekin elkarlanean, eta proiektu bakoitzak dituen beharren arabera lan eginez.
Bezeroari zerbitzu integral eta pertsonalizatua eskaintzen zaio, proiektu bakoitza aurrera eramateko fase bakoitzean buru-belarri barneratzen garelarik, bezeroaren beharrak eta proiektuaren ideia lantzetik, barne diseinu eta dekorazioa, plano teknikoak eta instalazioak, lizentzien eskaera, aurrekontuak, lanen zuzenbidea, naming-a eta diseinu grafikoraino.
Honez gain, Bade interiorismon 3D infoarkitekturan espezializatuak gaude, kalitate altueneko renderrak eskaintzen ditugularik, horrela, bezeroak proiektua bukatu baino lehen nola gera daitekeen ikus dezake.
Baden zure nahiak irudikatzen ditugu.
Español