Meer

  • Bezeroa / Partikularra
  • Urtea / 2018
  • Azalera / 110m²
  • Kokapena / Donostia
  • Argazkiak / Bade interiorismo

Etxebizitza Gros auzoko 120 urte baino gehiagoko eraikuntzan kokaturik dago, hondartzako bigarren lerroan. Etxebizitzaren distribuzioa guztiz zatituta zegoen eta hau ez zen bezeroen nahietara egokitzen. Beraien beharrak betetzeko, logelak etxebizitzako ipar mendebaldeko zatian mantendu dira, eta hirugarren suite logela sortu da, beste bien aldamenean. Aldiz, espazio amankomunen berrantolakuntza egin da. Ondorioz, espazio ireki eta zabal batean elkarren artean komunikaturik, sukalde, egongela eta jangela kokatu dira. Eraberritzelanak burutu ditugunean, garrantzizkoa iruditu zaigu eraikuntzaren historia arkitektonikoa barnealdean isladatzea. Horren erakusgarri dira paretetan igeltsuan landutako detaileak. Etxe guztian zehar bistan utzi nahi izan da egur eta hormigoizko egitura mixtoa. Hauek lehendik tratatuak eta batzuk sendotuak ere izan dira.