Talaimendi

  • Bezeroa / Partikularra
  • Urtea / 2021
  • Azalera / 73m²
  • Kokapena / Zarautz
  • Argazkiak / Bade interiorismo

Talaimendi eraikuntza berriko urbanizazioa da eta Zarauzko izen bereko auzoaren goialdean kokatzen da. Hasiera batean etxebizitza guztiek barne banaketa berdina dute. Gure bezeroek, ordea, beraien beharretara egokituriko diseinua bilatzen zuten, erosotasun eta biltegiratze ahalmenak garrantzia berezia hartuko luketelarik. Gauzak honela, barne espazioaren berrantolaketa egin da. Etxebizitzari nortasun berezia emateko material aukeraketan eskainitako aholkularitzak ere berebiziko garrantzia izan du. Gainera, argiztapen-proiektuaren bitartez gauez giro epel eta erlaxatuak lortu ahal izan dira, egunez argiztapen naturala bikaina baita. Zenbait altzari neurrira diseinatu dira. Zentzu honetan, azpimarragarria da haritz egurrez egin den altzaria, liburutegi eta biltegi moduan erabiltzeaz gain espazioa erdibitzeko funtzioa ere badu eta.