Cristina Sánchez & Uxoa Elustondo - Bade Interiorismo

Estudioa

Bade Donostian kokatua dagoen eta Cristina Sánchez eta Uxoa Elustondok 2014. urtean sortutako barne diseinuko estudio bat da.
Gure konpromezua gure bezeroekin komunikazio eta elkarrizketa sustatzean datza, haien beharrak ulertu eta hausnartzeko, horrela guztiz pertsonalizatutako irtenbideak eskaini ahal izateko.
Gure helburua, diseinu eta proportzioak zainduz espazioak berrantolatzea da. Materialen hautaketan arreta berezia jartzen dugu, eta bereziki material naturalak, hala nola egurra edo harria, ditugu gustoko. Argiztapen eta detaile txikiak ere asko zaintzen ditugu.
Gure ibilbidean zehar kolaboratzaileen sare sendo bat sortzea lortu dugu, gure sormen-ikuspegia berme osoarekin gauzatzeko aukera eman diguna.