Anea

  • Bezeroa / Partikularra
  • Urtea / 2022
  • Azalera / 81m²
  • Kokapena / Donostia
  • Argazkiak / Bade interiorismo

Donostiako Amara auzoan dagoen etxebizitza honetan, distribuzioa erabat aldatu da. Abiapuntu bezala espazio ilun eta zatituak genituen. Horrez gain, orientazioak eta lehen pisua izateak ere ez zuten laguntzen. Hori dela eta, distribuzioa guztiz berritu dugu, baita sukaldea kokalekuz mugitu ere, hau jangela eta egongelarekin hobeto komunikatuta egon zedin.

Burututako diseinuan elementu deigarriena barne ateak dira, zapairanoko altuerarekin, bisagra ezkutuak eta janbarik gabeak, akaberari dagokionez haritza aukeratu da. Etxebizitzako sarreran, ate hauen segida bat egin da. Horietako batzuk gela desberdinetarako sarbide dira, beste batzuk aldiz, armairuak ezkutatzen dituzte.

Altzari eta argien aukeraketa ere gure esku egon da, horretarako kalitatezko objetuak aukeratu dira.