- Bezeroa / Partikularra
- Urtea / 2024
- Azalera / 40m²
- Kokapena / Donostia
- Argazkiak / Bade interiorismo
Apartamentu hau 1913. urteko eraikin batean kokatuta dago, Donostiako Easo plazaren aurrean. Jatorrian, apartamentuak dituen 40m2 eskasak kontuan izanda nahiko zatikatua zegoen. Ideia beharren programa gutxienera murriztea izan da, espazio irekiak sortuz. Diseinu prozesuan zehar, lehendik zituen ezaugarriak nabarmentzea izan dugu helburu, lehen estalita zegoen egitura guztia agerian utziz. Proiektu honetan funtsezko beste puntua biltegiratzeko ahalmena izan da. Eskakizun hori betetzeko, altzari guztiak xehetasunez diseinatu dira. Era berean, argiztapen elementuak hautatuz, argiztapen goxo, puntual eta zeharkako bat lortu da zenbait gunetan. Materialen eta akaberen hautaketari esker berriz, giro atsegin eta orekatua sortzen ahalegindu gara.