Katalina

  • Bezeroa / Partikularra
  • Urtea / 2021
  • Azalera / 73,50m²
  • Kokapena / Donostia
  • Argazkiak / Bade interiorismo

Iraupen luzerako alokatu nahi den etxebizitza hau diseinatzen hasi ginenean, abiapuntu bezala, zatikatuta eta espazio txikietan bereizitako gelekin egin genuen topo. Etxea, iparraldera begira egoteak ere ez zuen laguntzen argitasunari zegokionez.

Egindako eraberritzean guztiz hustu eta haseratik egin dugu egongelen banaketa, espazio zabal, ireki eta argitsuagoak lortzeko. Bide horretan balkoiko itxitura kentzeak asko lagundu du.

Barruraka egon arren, bainugelari argi naturala iristen zaio bereziki logela honetarako disenatu dugun armairuari esker. Armairua haritz eta texturadun beiraz eginda dago.

Etxebizitzak almazenamendu asko izateari garrantzia eman zaio. Altzariei dagokienez, batzuk neurrira diseinatu dira eta besteak maitasun handiz aukeratu.