Kaxerna

  • Bezeroa / Partikularra
  • Urtea / 2021
  • Azalera / 27m²
  • Kokapena / Bera
  • Argazkiak / Bade interiorismo

Jabetza hau Berako (Nafarroa) bihotzean kokatzen da, naturaz inguratutako eremu batean. Oraingoan, lehen solairuko logela nagusia zerotik birdiseinatu dugu. Hasiera batean 3 gela independentek osatzen zuten espazio hau: lo egiteko gunea, jantzitegia eta bainugela. Argi naturala ez zen guztietara iristen, beraz, erronka nagusia espazio guztiak argi naturalez betetzea izan da. Horretarako jantzitegiaren eta bainu-eremuaren kokapena aldatu da, bata eta bestearen arteko pasabidea lausotuz. Intxaurrondoa eta trabertinoa bezalako material naturalek protagonismo handia hartzen dute proiektu honetan. Pieza bakoitza bertako artisauek diseinatu eta ekoitzi dute.