- Bezeroa / Partikularra
- Urtea / 2023
- Azalera / 95m²
- Kokapena / Donostia
- Argazkiak / Bade interiorismo
Gros auzoko Zurriola hondartzatik pauso batera aurki dezakegu etxebizitza hau, bertan egindako eraberritze lana sekulakoa izan da bezeroen beharrei erantzunez. Eskaeren artean, jantzigeladun logela, noizbehinka gonbidatuak bertan geratzeko aukera duen bulegoa, sukalde, jangela eta egongela bateratua, bereizitako garbitoki bat, aseo eta komuna zeuden. Etxebizitzak bi orientazio ditu, hau horrela izanik, eguneko zonaldea hego-mendebaldera zuzendutako aldean kokatu da, honi esker argitasun naturala irabaziz. Beste behin, XX. mendeko eraikin honen estilo eta historia arkitektonikoa azpimarratu nahi izan dira etxebizitza barruan. Horretarako erlaitz, moldura eta floroiak erabili dira, azken hauek Alemaniako Wiesbaden hiriko etxe batean zeuden elementuen erreplikak izanik, gure eraikinarekin garaikideak. Egur, hormigoi eta metalaren arteko erabilerak etxebizitzaren izaera pertsonal eta garbiari laguntzen dio.