Ondare

  • Bezeroa / Partikularra
  • Urtea / 2024
  • Azalera / 90m²
  • Kokapena / Donostia
  • Argazkiak / Bade interiorismo

Ondarretako hondartzatik gertu dagoen etxebizitza hau egoera oso txarrean zegoen. Banaketa berriro pentsatu da jabe berrien beharretara egokitzeko, sukaldea handituz eta egongela-jangelara irekiz. Egunez erabiltzen den espazioari metro gehiago emateko, pasiloa kendu da, eta hiru logelak mantendu dira, horietako bat bainugelarekin.

Arreta handiz lan egin da akaberak eta argiztapena hautatzerakoan, giro lasaia sortuko duten material noble eta beroak erabiliz. Altzarien aukeraketaz arduratu gara, askotan marka gipuzkoarren alde eginez, neurrira egindako piezekin batera.