Triunfo

  • Bezeroa / Partikularra
  • Urtea / 2023
  • Azalera / 50m²
  • Kokapena / Donostia
  • Argazkiak / Bade interiorismo

Kontxako hondartzatik oso hurbil dagoen apartamentu honen eraberritzea arreta haundiz egin da espazio goxo, lasai eta orekatua izateko. Hau aukeratutako material eta koloreetan ikus daiteke, txurixka eta lur tonuetan. Distribuzio aldaketak paper garrantzitsua izan du proiektuan gela irekiak lortzeko, horren adibide da sukalde-egongela eta jangelaren kasua, argi naturala ere txoko guztietara iristea izan dugu helburu. Horretaz gain, ate eta egongelako itxitura bezalako diseinu bereziak landu dira haritz naturalean, honek etxebizitzari lehenagotik falta zuen xarma edo ukitu berezia emateko.

Altzari eta argiztapenaren kasuan, mimo handiz egin da, eta espazioaren goxotasun eta irekitasun sentsazioan laguntzen zuten piezak aukeratu dira.