Xale

  • Bezeroa / Partikularra
  • Urtea / 2016
  • Azalera / 60m²
  • Kokapena / Donostia
  • Argazkiak / Bade interiorismo

Donostiako Amara auzoan kokatzen da etxebizitza. Eraberritze lan bat gauzatu da bertan eta diseinua egiterakoan etxearen orientazioari garrantzia handia eman zaio. Egongela, jangela eta sukaldeak argi natural asko eta bista zabalak ditu, logelek aldiz, barrualdeko patiora ematen dute. Hasierako egoera honetatik abiatuta barrualdeko logelak espazio publikora ireki dira paretako goialdean beirazko bao baten bidez, modu honetara argi naturala logeletaraino sar dadila lortzen da eta aldi berean jarraikortasun sentsazioa areagotzen da.Bezeroaren beharrei jarraituz sukaldea, jangela, eta egongela hartuko dituen espazio jarrai eta ireki bakar bat sortu da. Bertan jangelak sukaldea eta egongelaren arteko trantsizio eremu moduan funtzionatzen du. Materialei dagokionez etxebizitza osoan egurrezko zoru berbera erabili da, komunean izan ezik, espazio honetan kalitate altuko material portzelanikoak ipini dira. Etxebizitza guztirako grisa, zuria eta beltza bezalako tonu neutroez osaturiko paleta kromatiko komuna aukeratu da, egurra bezalako materialekin nahastuz.

Taixe-etxebizitza-Donostia-2016-01 Taixe-etxebizitza-Donostia-2016-02 Taixe-etxebizitza-Donostia-2016-03 Taixe-etxebizitza-Donostia-2016-04 Taixe-etxebizitza-Donostia-2016-05 Taixe-etxebizitza-Donostia-2016-06 Taixe-etxebizitza-Donostia-2016-07 Taixe-etxebizitza-Donostia-2016-08 Taixe-etxebizitza-Donostia-2016-09 Taixe-etxebizitza-Donostia-2016-10 Taixe-etxebizitza-Donostia-2016-11 Taixe-etxebizitza-Donostia-2016-12 Taixe-etxebizitza-Donostia-2016-13 Taixe-etxebizitza-Donostia-2016-14 Taixe-etxebizitza-Donostia-2016-15