Berrikuntza lanak

Berrikuntza lanak Donostiako Amara auzoko Xale etxebizitzan.

Donostiako Amara auzoan kokatzen da etxebizitza. Eraberritze lan bat gauzatu da bertan eta diseinua egiterakoan etxearen orientazioari garrantzia handia eman zaio. Egongela, jangela eta sukaldeak argi natural asko eta bista zabalak ditu, logelek aldiz, barrualdeko patiora ematen dute. Hasierako egoera honetatik abiatuta barrualdeko logelak espazio publikora ireki dira paretako goialdean beirazko bao baten bidez, modu honetara argi naturala logeletaraino sar dadila lortzen da eta aldi berean jarraikortasun sentsazioa areagotzen da.Bezeroaren beharrei jarraituz sukaldea, jangela, eta egongela hartuko dituen espazio jarrai eta ireki bakar bat sortu da. Bertan jangelak sukaldea eta egongelaren arteko trantsizio eremu moduan funtzionatzen du. Materialei dagokionez etxebizitza osoan egurrezko zoru berbera erabili da, komunean izan ezik, espazio honetan kalitate altuko material portzelanikoak ipini dira. Etxebizitza guztirako grisa, zuria eta beltza bezalako tonu neutroez osaturiko paleta kromatiko komuna aukeratu da, egurra bezalako materialekin nahastuz.

Xale-etxebizitza-Donostia-2016-portada

Berrikuntza integrala Donostiako Antigua auzoko sukalde batean.

Antiguako auzoan kokatutako sukalde baten berrikuntza. Tamaina txikiak diseinuan zerikusia izan du, non kolore argi eta linea garbiek argitasuna eman dioten. Lurrari dagokionez, kolore lasaidun baldosa portzelanikoa aukeratu da, espazioari izaera emanez. Garrantzi handia eman nahi izan diegu detaile txikiei, beti ere irtenbide praktiko eta estetikoak bilatuz.

Portuene-sukaldea-Donostia-2015-portada

Berrikuntza integral eta barne diseinua Lasarte-Oriako etxebizitzan.

Lasarte-Oriako erdigunean kokatua dagoen apartamentuan egindako eraberritze lana. Proiektu honetan, distribuzio irekiari esker, espazioaren ikuspegi jarraia eta argi naturala lortu ditugu. Egurrezko zorua aukeratu da etxebizitzaren azalera osorako, honek jarraipen sentsazioa areagotzen duelarik.

 

Vivienda Sagardotegi Lasarte Oria 2015_03

Farigola tabernaren berrikuntza lan eta barne diseinua Bartzelonako Born auzoan.

Bartzelonako Born auzoan kokatuta dagoen bermutegi baten eraberritzea. Espazioari girotze eta izaera gehitzeko garaian kontuan hartu da Katalunian bermutaren inguruan dagoen tradizio eta kultura, estilo modernoa ahaztu gabe, beti ere. Guzti honek, estilo desberdinak elkarrekin uztartzera bultzatu gaitu, industriala, egurrezko elementuekin uztartuta, berotasuna eskainiz. Honez gain, barne diseinuko ildo berbera jarraitzen duen terraza bat ere eskuragarri du bezeroak.

Bar Farigola Barcelona 2015_01

Donostian burututako bainugela baten berrikuntza eta barne diseinu lanak.

Donostiako bikote gazte batentzat bainugelako eraberritzelanak burutu ditugu. Hasieratik, gure asmoa espazio atsegin eta praktikoago bat diseinatzea izan da, material natural eta kolore neutroak erabilita. Bainugela txiki bat dela kontuan izanda, zisterna horman sartuta duen komun bat eta perfilik gabeko manpara finkoa hautatu ditugu, espazioa trabarik gabe ikusteko.

Pareteko iturriak estilo garbi eta lineala jarraitzen dute. Lehentasuna duen materiala, tamaina handiko baldosa portzelaniko grisa da, hauek kontrastea sortzen dute altzari beltz eta zuriarekin. Argirik gabeko bainugela izanda, argi artifizialari garrantzi berezia eman zaio, zapaiko fokoez gain, espazio goxo eta jantziagoa izateko konketen inguruan zeharkako argiztapena erabili da.

Olaeta-bainugela-Donostia-2016-azala