Otegi Gaztañaga

  • Bezeroa / Otegi Gaztañaga
  • Urtea / 2017
  • Azalera / 141m²
  • Kokapena / Oiartzun
  • Argazkiak / Bade interiorismo

Otegi Gaztañagaren bulego berria Oiartzungo sarreran kokaturik dago.  Gure diseinuaren abiapuntua bulego, bilera-gela eta zortzi lanpostuko espazio irekia lortzea izan da.

Eskatzen zen gauzetako bat, bisualki espazio guztien arteko lotura lortzea zen, horrek pribatasun eta akustikari eragin gabe. Behar hauek jarraituz, bulegoa eta bilera-gela izango diren bi modulu independiente sortu dira. Burdina, beira eta hormigoi tintatua izanik estantzia horiek eraikitzeko aukeratutako materialak.  Hiru material hauen arteko konposizioarekin jokatu da eskatzen zuten guneetan intimitatea bermatzeko.  Aldi berean, modulu hauek bulegoan ibilbide garbi eta ordenatua markatzen dute.

Hasera batetik, ideia modu xume batean enpresaren kolore korporatiboak espazio berrira ekartzea izan da: beltza leiho eta perfil metalikoetan, zuria altzari eta pareten akaberan eta azkenik enpresaren berde bereizgarria, begetazioaren bitartez.